Urriaren 1etik aurrera aldaketak egongo dira Lurraldebuseko Azkoitia-Zarautz eta Zestoa-Ermua lineetan
Danbolin— 2018-09-28Lurraldebusek jakinarazi duenez, urriaren 1etik aurrera Azkoitia-Zarautz eta Zestoa-Ermua lineetan aldaketak izango dira. Hilaren 1etik aurrera, Azkoitia-Zarautz noranzkoan, astelehenetik ostiralera, 11:05eko eta 18:05eko zerbitzuak 11:20an eta 18:20 izango dira. Bi zerbitzu hauen ibilbidea AP-8 autopistaz burutuko da.
Zestoa-Ermua linean, ere hainbat aldaketa jarriko dira martxan. Batetik, Ermuarako noranzkoan Altzibarren (Azkoitia) geltokia izango da. Bestetik, Zestoa-Ermua eta Ermua-Azpeitia noranzkoetan, Azitainen geltokia egingo da.
Hemen duzue Azkoitia-Zarautz linearen ordutegi berria: