Albisteak
Memoria historikoarekin lotutako ekintzak izango dira urrian Portalen
— 2018-10-04Memoria historikoa izango dute hizpide hil honetan Portalen. Hilaren 11etik hasi eta urri amaiera arte Asier Mendizabal zarauztar zestoartuaren erakusketa egongo da ikusgai. Bertan, 1936ko gerran erabili eta Mendizabal berak lurpean aurkitutako hainbat tresna izango dira erakusgai.
Hilaren 21an Portalek eta Agiro Mendi Taldeak elkarlanean antolatuta, Ezkaba mendira irteera egingo dute. Aurten 80 urte bete dira 1938ko maiatzaren 22an Ezkabarteko Ezkaba mendiaren gainean zegoen espetxetik 700 preso baino gehiagok ihes egin zutenetik. Ihesaldian 585 preso harrapatu zituzten, 187 erailak izan ziren eta hiruk muga zeharkatzea lortu zuten. Tartean, Agustin Unanue zestoarra egon zen preso Ezkaban. Urriaren 21ean egingo duten irteeran, ihesalditik ihes egitea lortu zuten hiru preso haiek egin zuten ibilbidearen lehen 14km-ak egingo dituzte oinez. Ondoren, Zestoara itzuli aurretik bazkaltzeko tartea hartuko dute. Ibilaldian parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Portalen. Irteera goizeko 09:00etan izango da Gurutzetik.
Egin zaitez bazkide