Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Pagoetan dagoen Iturraran parketxera irteera antolatu du Aizarnako guraso elkarteak. Datorren hilaren 28an izango da, igandea. Goizean irtengo dira Aizarnatik eta parkera iristean altxorraren bila arituko dira. Eguerdian norberak eramandako bazkaria janez atsedentxoa egingo dute. Eguna, burdin-olara ibilaldia eginez amaituko dute. Ibilaldian parte hartzeko helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte, haurrek, aldiz, 3.