Albisteak
Eromen Produkzioak taldeak “Elurra” antzezlana aurkeztuko du bihar Azpeitiko XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetan
— 2018-11-15Pasa den azaroaren 1ean hasi ziren Azpeitiko XXXVI. Euskal Antzerki Topaketak. Datorren hilaren 26a bitartean hau, gazte, zein helduei zuzendutako antzezlanak izango dira Azpeitian. Topaketetan aurkeztutako obren artean, Zestoako Eromen Produzkioak taldearen “Elurra” lana izango da. Bihar, ostirala, aurkeztuko dute, gaueko 21:30ean, Soreasu Antzokian.
Amancay GaztaƱagak sortutako lana da “Elurra”. Bertan, elurte bortitz baten ondorioz, Euskal Herriko herri txiki bateko biztanleak inkomunikatuta geratuko dira. Egunak aurrera joan ahala, sineskeriak eta iraganeko pasarteak indartuz joango dira, egonezin eta jasangaitza sortuz. Herritarrak inkomunikazioari aurre egiten saiatuko dira obra honetan. Antzezlanak 55 minutuko iraupena izango du.
Obra hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai sarrerak Soreasu Antzokiko leihatilan. Internet bidez erosteko aukera ere eskaintzen dute, hemen klik eginda.
Egin zaitez bazkide