Albisteak

Zestoako Txoko Feministak elkarretaratzea deitu du azaroaren 25erako

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta elkarretaratzea deitu du Txoko Feministak. Arratsaldeko 19:00etan izango da plazan. “Indarkeria sexistagatik erailak izan diren zazpi emakumeak gogora ekarriz, hiru minutuko isilunea eskainiko diegu. Ondoren, megafonoaren hotsarekin batera korro handi bat osatu eta perfomance-ari hasiera emango diogu” azaldu dute Txoko Feministako kideek. 20:30ean, luntxa egingo dute Portale Kultur Elkartean eta herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide