Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguneko kontzentrazioa deitu zuen atzo Zestoako Txoko Feministak. Hamarnaka lagun bildu ziren plazan, “Elkartasunaren aurka erasorik ez, elkartasuna ez da delitua” lemapean. Han, 2018an indarkeria matxistak hil dituen emakumeak gogora ekartzeko hiru minutuko isilunea egin zuten. Ondoren, Txoko Feministako hainbat kidek plazan borobil bat osatu eta indarkeria matxista jasan duten emakumeen testigantza bana irakurri zuten.