2018ko azken hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion tasak ordaintzeko epea zabaldu du Udal
Danbolin— 2018-11-292018ko azken hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion tasak borondatez ordaintzeko epea zabaldu zuen Udalak pasa den azaroaren 14an. Ordainketak, abenduaren 14a bitartean egin beharko dira. Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, premiazko prozedura exekutiboari ekingo zaio eta ordaintzen ez diren ordainagiriei errekargua aplikatuko zaie.