Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoa-Elgoibar mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak hilaren 13rako, igandea. Irteera goizeko 7:30ean izango da Gurutzetik. Antolatzaileen asmoa goiz pasa ederra egitea da eta itzulera ordua 14:30ean izango da autoz edo autobusez.
Ibilaldian parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 10era arte eman ahalko dute izena kiroldegian. Prezioa egunean bertan zehaztuko da, parte hartzaile kopuruaren arabera.