Albisteak

DBHko ikasleentzako sexualitate tailerrak antolatu dituzte datozen bi ostiraletarako

‘Harremonak’ egitasmoaren baitan, DBHko gazteei zuzendutako sexualitate tailerrak izango dira datozen bi ostiraletan (urtarrilak 18 eta 25), Gaztelekuan. Haizea Egiguren Harremanitz kooperatibako kidea arduratuko da saioak gidatzeaz. Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Lau urte  dira Zestoako Udalak ‘Harremonak’ hezkidetza egitasmoa martxan jarri zuela Arremanitz Kooperatibaren eskutik. Egitasmo honekin, tratu ona, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatu nahi dira. Indarkeriari, eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari, modu eraginkorrean aurre egin nahi diote egitasmo honen bitartez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide