Albisteak

Zestoako III. Argazki Rallya

Goiz osoan zehar argazkiak ateratzen ari dira Zestoako III. Argazki Rallyra aurkeztu diren partaideak. 9:30ean ekin diote lanari eta 13:00etan emango zaio amaiera. Jo eta ke dabiltza lanean, argazkilariek landu behar dituzten gaiak selfiea, animalia, Zestoako plaza, ura, lerroa eta gai librea dira. Goiz erdian, deskantsu bat hartu dute hamaiketakoa egiteko denek batera. Behin lanak amaituta, epaileen esku geratuko dira argazkiak, sari banaketa, uztailaren 15ean izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide