Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, gaur arratsaldean, Zestoan
— 2019-02-08Amaitzear da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aurten estreinakoz antolatu duen eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Hain zuzen ere, ostiral honetan finalak jokatuko dituzte, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan, 18:30ean hasita. Arteaga-Agirre eta Zubizarreta-Badiola bikoteak izango dira aurrez aurre lehen edizio honetako 2. mailako finalean, eta Urien-Espinar eta Nora Mendizabal-Maider Mendizabal bikoteak borrokatuko dira 1. mailako txapelaren bila.
Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Otsailak 8, ostirala, 18:30, Zestoa-Gurutzeaga
1. Eskuz binaka, 2. maila: ARTEAGA-AGIRRE / ZUBIZARRETA-BADIOLA
2. Eskuz binaka, 1. maila: URIEN-ESPINAR / NORA MENDIZABAL-MAIDER MENDIZABAL
2. mailako Arteaga-Agirre eta 1. mailako Urien-Espinar bikoteek finalerako zuzeneko txartela lortua zuten, ligaxka 1. postuan amaitu baitzuten. Zubizarreta-Badiola bikoak Aramendi-Orbegozori 2. mailako finalerdian irabazita lortu du finalerako beste txartela. Eta Nora Mendizabal-Maider Mendizabal Arrieta-Araiztegi bikotea mendean hartuta sailkatu da 1. mailako finalera. 9 bikote lehiatu dira lehendabiziko txapelketa honetan, 4 1. mailan eta 5 2. mailan; hauexek:
1. maila
· Larrarte-Maddi Mendizabal
· Arrieta-Araiztegi
· Nora Mendizabal-Maider Mendizabal
· Urien-Espinar
2. maila
· Eizagirre-Beloki
· Bergara-Bikario
· Arteaga-Agirre
· Aramendi-Orbegozo
· Zubizarreta-Badiola
Egin zaitez bazkide