Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Txoko Feministak, Gazte Asanbladak eta Kalera Kalerak elkarlanean antolatuta, ‘Herria jopuntu zuten kolpeen testigu isilduak’ hitzaldia eskainiko du Iñaki Egaña historialari eta idazle donostiarrak datorren asteazkenean Portalen. Euskal Herrian jazotako tortura du hizpide Egañak. Gure hurbileko historian izan den giza eskubideen bortxaketa masibo handiena izan dela azaldu du donostiarrak. Ixiar Arrizabalaga eta Mitxel Igarataundiren testigantzak ere izango dira asteazkeneko saioan.