Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Pagoetan dagoen Iturraran parketxera irteera antolatu du Aizarnako Ahurra guraso elkarteak datorren iganderako, hilak 31. Goizean irtengo dira Aizarnatik eta parkera iristean, altxorraren bila jolasa egingo dute. Eguerdian norberak eramandako bazkaria janez atsedentxoa egin eta eguna borobiltzeko, burdinolara ibilaldia egingo dute. Irteeran parte hartzeko helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, aldiz, hiru.