Albisteak

Alex Uranga hirugarren XLV. Uzarragako Igoeran

Pasa den larunbat arratsaldean Antzuolan ospatu zen junior mailako txirrindularien XLV. Uzarragako Igoeran Atracciones Sanz – Epi Kristaldegia taldeko Alex Urangak hirugarren postua eskuratu zuen.

Txirrindulariek Antzuola eta Oñati bitartean 80 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten Uzarraga gainean kokatuta zegoen helmuga marrara iritsi aurretik.

Lasterketaren hasieran 10 txirrindulariko ihesaldia osatu zen, Uranga tartean zela. Iheslariak elkarlanean aritu ziren eta horri esker azkenengo mendatea minututik gorako aldearekin hasi ahal izan zuten. Alde hori nahikoa izan zen helmugara pelotoiko txirrindulariak baino lehenago iristeko. Uranga hirugarren sailkatu zen Iñaki Díaz (Limousin – Oriako) eta Diego Uriarte (Lizarte – Ermitagaña) txirrindularien atzetik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide