Hitzarmenaren inguruan

Idatzi honen bidez, Zestoako San Juan Fundazioaren izenean, HITZA egunkarian apirilaren 3an argitaraturiko informazioren zehaztapenak egitera goaz.

Bertan Zestoako Udalak 2019. urterako onartu berri dituen aurrekontuen inguruko hainbat datu ematen dira. Gastuen alorrean “San Juan Egoitzaren Hitzarmena” kontzeptuarekin 400.392 € agertzen dira, bestelako argibiderik eman gabe eta gainontzeko gastuekin alderatuz: Kiroldegia berritzea, Hondakinak, Arroabeko eskola berriko urbanizazio lanak, Ur Kontzorzioa…

Datuak modu honetan emanda gaizki ulertuak egon daitezke. Zestoako San Juan Fundazioak Zestoako Udalarekin indarrean duen Hitzarmena Eguneko Zentroaren eta Etxe Bizitza Babestuen kudeaketari dagokio. Hitzarmen honek  finantziazio iturri sendoak ditu: zerbitzuen kostua Erabiltzaileen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean estaltzen da, ordainketa partekatuz. San Juan Fundazioak prezio publikoetan lan eginaz bere gain  hartzen du Eguneko Zentroaren eta Etxe Bizitza Babestuen kudeaketa bere osotasunean.

Informazioaren berri izan orduko eskatu genion Zestoako Alkate Joxe Mendizabali gauzak argitzeko, berak emandako informazioa ez zitzaigula egokia iruditzen argudiatuz. HITZAkoak ere guzti honetaz jakitun egin genituen.

Aste bete pasa eta inongo erantzun eta argibiderik ez dela izan ikustean, prentsa ohar hau argitaratzera behartuak ikusi gara.

 

Zestoa, 2019ko apirilaren 11a

 

Joseba Illarramendi Rezabal

ZUZENDARIA




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide