Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atracciones Sanz-Epi kristaldegia taldeko Alex Uranga zestoarrak lau kopa lortu zituen atzo Migel Urizen oroimenezko karretan. Junior mailako txirrindulariak, Ezkirotzen atera eta Subitza arteko 79 kilometroko lasterketa irabazi zuen 2:05:11-ko denborarekin. Lasterketa berean mendiko kopa ere berak lortu zuen eta baita beste bi kopa ere tarteko bi helmugetan ere aurrena izateagatik.