Albisteak
Hasi dira Narrondoko san kristobalak
— 2019-07-06Ostiralean suziriak bota zituzten jaiei hasiera emateko eta ondoren desafioa ere izan zen “Oikiako Peio” astoarekin eta Itziarko “Jun o lehertu” giza proba taldearen artean.
Egunakri bukaera ederra emateko Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Jon Maiarekin bertso afaria ere izan zen. Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaiturik.
Festak hasi besterik ez dira egin ordea. Hauxe datorren arteko egitaraua:
Uztailak 10, asteartea
10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea. 11:00 Herri meza ondoren hamaiketakoa karpa azpian. 19:00 Sagardo dastaketa, zikiro pintxoekin Son LT taldeak alaiturik. 21:30 “Jon Txikiren Monologo emanaldia.
Uztaila 12, osteguna
21:30. Mus eta eskoba txapelketa. Mus txapelketa: 25 euro bikoteko. Eskoba txapelketa 12 euro bikoteko. 22:00 Mus txapelketa. Sariak: Aurrenekoak 2 txu, 2 ardo botila eta 50 euro bikoteko eta 2.arentzat xanpain eta ardo botila.
Uztaila 13, ostirala
17:00. Txokolatada
17:30. Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti 18:30 Gorriti/Lopene bere animaliekin. Amaieran entzierroa. Ondoren, Toka txapelketa. 21:00 Sardina jana doan. Sahieskia ordainduta. Jarraian, ‘Hemengattun’ erromeri taldea.
Uztaila 14, larunbata
11:30. Dantza tailerra Astindu taldearen eskutik.
13:30. Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira. Ondoren Paella jana.
Egin zaitez bazkide