[GUTUNA] Plazaren egoera kaskarra salatzen duen idatzia bidali digu Mertxe Merino herritarrak

Uda, oporrak, bidaiak, atzerria, Euskal Herria, leku bereziak … Gure denbora librean, alde batetik bestera sentzazio berrien bila ibiltzen gara eta era batean zein bestean denok turistak bihurtzen gara. Denek daukagu bueltan zer konta, gomendioak, argazkiak, abenturak…
Normalean ez dugu gure herrian turismo egiten eta agian ideia on bat izango litzateke turista moduan kalera irten eta beste begi batzuekin herria ikustea. Agian horrela, bertan zer altxor ditugun konturatuko ginateke. Herri gutxik izango dute Zestoan bezalako plaza bat, 1893ko adokinez eraikia, eta herri gutxik ere izango dute horrelako plaza hain gutxi zaindua. Gure plazak adokin falta du, adinez ilea eroriko balitzaio bezala, baina plazak ileak baino erremedio errazagoa du.
Zergaitik goraipatzen ditugu beste herrien eraikuntzak eta ez ditugu gureak zaintzen eta konpontzen behar bezala? Akaso zaharra delako ez du merezi?
Niri, horrelako egoerak tristura sortzen dit. Gure patrimonioz gozatzeko lehenengoak gu izan behar gara, Zestoan bizi baikara eta noizean behin gure zilborrari begiratu beharko genioke herri atsegin, eroso eta polita sortzeko eta mantentzeko; herrian ditugun abesrastasunez goza ahal izateko. Sentzasio zirraragarriak topatzeko ez dugu kanpora joan beharrik, bertan izan dezakegu, baina daukaguna guk ez badugu zaintzen, nork egingo du lan hori?
Beste lekuetan atenzioa deitzen diguna gure herriak eskaintzen duenarekin aldaratzea proposatzen dizuet eta ea zein ondorio ateratzen ditugun!

Mertxe Merino




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide