Albisteak
Zestoara iritsi da EuskarAbentura
— 2019-07-26Gaur goizean iritsi da EuskarArabentura herrira. Ekainberrin izan dira eta goizean eta orain, yoga tailerra egiten ari dira kiroldegian. Bertan pasako dute gaurko gaua. Bihar Mendarora joango dira autobusez eta handik Bizkairantz abiatuko dira.
Euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 120 neska-mutilek osatzen dute taldea. Pasa den uztailaren 1ean abiatu ziren Mauletik eta datorren hilaren 31ean amaituko dute espedizioa, Getxon. Guztira, 31 etapa osatuko dituzte, 783 kilometro orotara, horietatik 483 oinez.
Espedizioaren nondik norakoen berri ematen ari da Ane Instaustu Berriako kazetaria blog honetan.
Egin zaitez bazkide