Albisteak

[ARGAZKIAK] Eguraldi goibelak ez du festa zapuztu Santio Santana jaietan

Eguraldia denetarik egiten ari da Santio Santana jaietan. Haize beroa hasieran eta euria ere bai atzo eta gaur. Larunbat goizeko  III. Igarategi igoeran aldaketak izan dira eguraldiagatik eta Arbe bidetik egin behar izan dute igoera.Guztira hiru gaztetxo eta sei helduk hartu dute parte. Arratsaldeko egitaraua:

18:00 Asto probak Pello Etxabe eta Artabilla.

19:00 Umore bakarrizketak. “Bakean dagoena bakean utzi binakako bakarrizketa”. 21:00 Gazte afaria 70.eko hamarkadako janzkerarekin.

23:00 Saioa eta Maddalen trikitilariak.

02:00 DJ Kanutoren emanaldia. Tartean Zumba emanaldia.

Uztailak 28, igandea

12:00 haur eta gaztetxoentzat Zurrumurruren eskutik “Txapela buruan eta ibili zirkuan” zirku animazioak, tailerrak eta jolasak frontoian.

16:30 ume jolasak (izen ematea 16:00etan) eta txokolatada plazan.

18:30 zezen txikiak eta poniak Leizarranen eskutik.

22:00 Arroako jaietako argazki proiekzioa eliz atarian.

22:30 Erromeria Irati eta Amets trikitilariekin. Tartean, otarraren zozketa eta IV. argazki lehiaketaren sari banaketa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide