[GUTUNA] Herritar baten gutuna txakur kaken inguruan

Zubimusu kaleko  txakur  kakekin nazkatuta!

Lau hankako txakurrak baino okerragoak bi hankakoak dira. Sentitzen det  horrela esatea baina urtebete daramat Zubimusu baserrira doazen eskaileretan dauden loreak zaindu nahian baina alferrik. Karteltxoak ere jarri izan ditut, txakurren nagusiak ohartu daitezen baina alferrik. Kakak edozein lekutan aurkitu ditzazkegu.

Argazkian ikusi daiteke , landareak , kaka puska ederrak dituela bere inguruan. Landare hau ostiralean lur berritu nuen, eta larunbatean  kaka piskat ( borobila ) eta igandean beste kaka mota bat. Txakur ezberdinak izango dira agian baina nagusi mota berdina. Errespeturik gabekoa!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide