Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Portale Kultur Elkarteak ateak ireki zituenetik urte bete pasa da eta urteurrena ospatzeko festatxoa egingo dute gaur, asteartea, iluntzean. “Denok jarri dugu gure aletxoa proiektu honetan, eta zuekin denokin ospatu nahi dugu. Herritar denok egiten dugu Portale eta denon festa izango da” azaldu dute elkarteko kideek. Festara gerturatzen direnek DJ Hugoren musikaz gozatzeko aukera izango dute 22:30etatik aurrera eta gainera, beste oparitxoren bat ere izango dutela esan dute antolatzaileek.