Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Duela bi aste hasi zituzten lan baldintza duinak aldarrikatzeko protestak Bainuetxeko langileek. Gaur arratsaldean berriro bildu dira lantoki aurrean “Bainuetxean gure eskubideen alde borrokan” lemapean. Egoerarekin “nazkatuta” daudela adierazi dute. 2016tik lan egutegirik ez dutela eta langileek “lan karga itzelak” dituztela salatu dute, “geroz eta langile gutxiago daude eta horietako asko gainera denboraldi baterako kontratupean daudenak dira eta hotelak %95eko okupazioa du ia urte osoan, lan karga oso handia da”.
Aurreko astean esan bezala, garbi dute mobilizazioak gogortzen hasi beharko dutela eta datorren astean egun osoko geldialdia egiteko ideiarekin daudela nabarmendu dute.