Albisteak

Suziria lehertzearekin batera hasiko dira amabirjinak bihar eguerdian

Bihar eguerdiko suziriarekin batera lehertuko dira lau eguneko festak herrian. Odol Emaileen Elkarteak botako du aurten txupinazoa eguerdiko 12:00etan Udaletxeko balkoitik eta ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira izango da kaleetan barrena.

Hemen duzue festetako egitaraua:

Irailak 6, ostirala
12:00. Odol Emaileen Elkarteak botako du txupinazoa. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
12:30. Ustekabe txaranga.
16:30. Puzgarriak eta giza-futbolina kultur etxe aurrean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzaileak: Joao D’Alva. Ordezkoa: Fernando González Caballero. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
18:o0. EH Sukarra eta Rukula taldeen kontzertuak Geltoki zaharrean. Gurea Kultura.
20:00. Tximeleta taldea, Laranjadi plazan.
22:00. Pilota jaialdia. Jaka – Bikuña / Etxeberria – Ladis Galarza. Altuna – Rezusta / Irribarria – Zabaleta.
23:00. Tximeleta taldea, Laranjadi plazan.

Irailak 7, larunbata
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:30. Parkour tailerra eta zirko tailerra frontoi zaharrean.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga ariko da egunean zehar.
13:00. Nafar ikurrari gorazarrea, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
17:00. Kuadrillen arteko jolasak, plazan.
18:00. Krono igoera gaztetxoentzako Lauiturrietatik.
18:30. XXI. Gipuzkoako Ardi Txakur Txapelketa. Peio Segurola eta Argi (Matxinbenta), Jose Luis Saizar eta Sai (Zarautz), Mikel Garaiar eta Argi (Narrondo), Jose Antonio Arrillaga eta Txiki (Elgoibar), Javier Gaztañaga eta Artzai (Antzuola), Peio Segurola eta Txiki (Matxinbenta).
20:00. Dj Dávila, kalez kale.
23:00. Dj Dávila, plazan.

Irailak 8, igandea. Amabirjin eguna
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
12:00. Meza nagusia.
12:00. “Kutxa baten istorioa” kale-antzerkia haur eta familientzat, Laranjadi plazan, Trotamundos konpainiak eskainia. Fidel eta Capulita bizitzan zehar kutxa batekin ibiltzen diren bidaiari, ameslari eta lagunak dira. Malabare pilotak, hula hoops-a eta kutxa dira erabiltzen diren tresnak umorezko eta zirku istorio samur honetan.
13:15. Zestoako bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea, Miguel Andrades Alcántara. Ordezkoa: Mario Sánchez Rosado. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
18:00. Mural pintaketa Alonderoko aldapan. Gurea Kultura.
18:30. Afizionatuen arteko pilota partidak frontoi zaharrean: Olaizola – Salegi II / Odriozola – Alonso. Gurrutxaga – Aranguren / Adonis – Salegi I
19:00. Banda Erdikalean.
20:00. Dantzaki. Joxe Mª Orbegozoren eskolako saloi dantzen erakustaldia, Laranjadin.
00:00. Olatz Salvador, Laranjadi plazan.

Irailak 9, astelehena
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Haurren udalbatzarra.
Ondoren, Erdikalean hasita, haurren udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Pasai txarangak lagunduta.
12:00. Umeek txupinazoa botako dute udaletxetik. Aldi berean, Pasai txaranga ariko da.
12:30. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, umeentzat eta gaztetxoentzat.
14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
16:30. Altxorraren bila 3 urtetik gorako ume eta gaztetxoentzat, Laranjadin. Umeen gunea, Eztiola kalean.
18:30. Apar festa, frontoian.
Ondoren, Zahagi dantza.
Pasai txaranga.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide