Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gelditu ere egin gabe dabil Naroa Agirre pilotari arroarra eta emaitzek erakusten dute egiten ari den lana. Aurreko astean bertan, bi txapela lortu ditu. Irailaren 12an jokatu zen Miranda de Ebron, Garfe enpresako binakako emakumeen pilota txapelketa, Garai- Agirre (22) Aldaregia-Ruiz de Larramendi (10) . Garaik oso ondo errematatu zituen tantoak eta Agirrek ia ez zuen kale bakar bat ere egin partida osoan.
Atzo, igande arratsaldean, jokatu zen Santo Cristo de Otadia 50. torneoan lortu zuen asteko bigarren txapela, Altsasuko frontoian, Naroa Agirrek: Leire Garai- Naroa Agirre (18 ) – Irati Igoa-Sonia Alonso ( 12).