Albisteak

Ostegunean, urriak 3an hasiko dute kurtso berria gaztelekuan

Urrian zehar erabiltzaileen proposamenak jasoko dituzte eta hauek kurtsoan zehar gauzatzeko bideragarriak egiten saiatuko dira. Aurtengoan, urtero bezala, kuadrilla berriak sartuko dira, eta hilabete honetan helburua gaztelekua, bertako dinamika eta beraiek elkar ezagutzea izango da.

Estrukturalki berdin jarraituko dute, ostegunak 3. ziklokoentzat izango dira, ostiral eta larunbatak berriz, DBH-koentzat eta 1 eta 2. ziklokoek hilean behin tailer bat izango dute, horrez gain 15 egunetik behin Barbantxo Aisialdi Taldeak jolasak eskainiko dizkiete.

Urriko egitaraua ondorengo hau izango da:

  • Urriak 3, osteguna: gaztelekuaren irekiera eta proposamenak jaso, 3.ziklokoentzat.
  • Urriak 4, ostirala: gaztelekuaren irekiera eta proposamenak jaso, DBHkoentzat.
  • Urriak 4, ostirala: haurrentzat jolasak, Zestoan eta Aizarnan, Barbantxo Aisialdi Taldearekin. 17:00etan Kultur Etxean.
  • Urriak 4, ostirala: “Kutxa baten istorioa” kale-antzerkia haur eta familientzat, Kiroldegi aurrean, Trotamundos konpainiak eskainia. Fidel eta Capulita bizitzan zehar kutxa batekin ibiltzen diren bidaiari, ameslari eta lagunak dira. Malabare pilotak, hula-hoops-a eta kutxa dira erabiltzen diren tresnak umorezko eta zirku istorio samur honetan.
  • Urriak 17, osteguna: 5 baietz!, gaztelekuan, 3.ziklokoentzat.
  • Urriak 25-26: gu sukaldari: patata-tortila, gaztelekuan, DBHkoentzat.
  • Urriak 29, asteartea: eskulana: loreontzirako apaingarriak, gaztelekuan, 1-2.ziklokoentzat. 2 txanda aukeran: 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan: 688 684 029 whatsapp zenbakian.
  • Urriak 31, osteguna: gu sukaldari: patata-tortila, gaztelekuan, 3.ziklokoentzat.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide