Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Alan Gilbert estatubatuarrak zuzendutako “NDR Elbphilharmonie Orchestra”ren kontzertua ikustera joateko autobusa antolatu du Kursaal Eskura egitasmoak. NDR Elbphilharmonie Orchestra-Hamburgo, Alemaniako orkestra garrantzitsuenetariko bat da eta duela bi urte Musika Hamabostaldian egon zen. Datorren azaroaren 12an izango da, asteartea, arratsaldeko 20:00etan. Autobusa 19:00etan irtengo da GI-631 errepideko geltokitik. Ikuskizunera autobusean joan nahi dutenek azroaren 7a baino lehen eman beharko dute izena 943 147 123 telefonora deituta edo kultura@zestoa.eus helbidean. Sarrera norberak erosi beharko du www.kursaal.eus atarian.