Faxismoa errotik borrokatu, gazte langileok tinko!

Azkenaldian, munduan zehar garrantzi handiko gertakariak ari dira jazotzen; protesta masiboak, gerra komertzialak, errepresio basatia, goseteak, blokeo ekonomiko kriminala, gerra eta gatazka geopolitikoen areagotzea eta faxismoaren gorakada nabarmena.

Horrek guztiak, eragin zuzena du langileongan; hurbil ikus daitekeen krisi ekonomiko berriarekin baturik. Ongizate Estatuaren gezurra amaitu da jada, Europar Batasuna deskonposizio egoeran dago eta jakinekoa da horrelakoetan kapitalak bere bizirautea bermatzeko dituen aurpegi ezberdinen azaleratzea, faxismoa dela aurpegirik gordinena.

Faxismoa langileriaren kontzientzia eta antolakuntza faltaz elikatzen da eta bi horien egikaritze indartsu bat bakarrik izan daiteke honen aurkako arma eraginkorrena.

Estatu espainiarrean eta Europar Batasunean emandako igoerari aurre egitea gure eginbeharra da eta hau dela eta gaude hemen elkarturik. Ezin dugu ahaztu, ordea, Hego Amerikan ari dena, Boliviakoa izanik faxismoaren eta burgesia internazionalaren aliantzaren isla nagusi Estatu Kolpe kriminal bezain koldar honekin.

Aspalditik egosten ari zen Estatu Kolpea gauzatu dute aste honetan Bolivian. Hamahiru urte pasa ostean, Estatu Kolpe oligarka eta faxistaren ondorioz, Evo Morales presidentea Mexikon da, asilo politikoa baliatuta. Urriaren 20an izan ziren hauteskundeetan berriro, Morales eta MAS (Movimiento al Socialismo) alderdi
politikoaren garaipena zehaztu zuten bozek. Emaitzak jakin bezain laster, oposizioak Estatu Kolpea gauzatzeko estrategiari heldu zion. Horren adibide, deituriko hainbat mobilizazio eta jazotako liskarrak oposizioaren estrategia izan dira. Hiru asteren ondoren, emaitza argia. Estatu Kolpea.

Forma Demokratikoen gaineko trikimailuak erabilita ekin zion oposizioak herrialdeko botere osoa eskuratzeari. Morales presidentearen aurkako masa borroka faxista egikarituz. Demokraziaren izenean, hauteskundetako emaitzak manipulatuak izan zirela argudiatuta. Hauteskundeek, ordea, argi utzi zuten beste behin MAS alderdiak irabazi zituela bozak, bigarren bueltaren beharrik gabe. Herrialdea hankaz gora jarri zuten sektore
ultra eskuindarrek. Hainbat gobernukideren eta senideen etxea erre dituzte, errepresio bortitzena baliatuz atxiloketa eta torturatuak izan dira kalea antolatutako langile eta indigenak. Salbuespen eta larritasun egoera ikusirik, azaroaren 10ean Moralesek hauteskundeak errepikatuko zituela adierazi zuen. Ordu batzuk geroago, Estatuko Indar Amatuaren (oposizioak ordurako bere egina zuen armada) presiopean dimisioa eskatu behar izan zuen. Biharamunean, herrialdeko erdigunean ezkutatu behar izan zuen Garcia Linera presidenteordearekin batera, erailak izango ziren mehatxupean. Hori gutxi balitz, herrialdetik alde egin behar izan dute, asilo politikoa eskaini zion Mexikoko presidentearen eskaintzari men eginez.

Burgesiak eta oligarka zuriek, urteetan indartutako ofentsiba kapitalista gauzatzea lortu dutela agerikoa izan da. Santa Cruz hiria izan da historikoki burgesiaren eta oligarkiaren sehaska. Comité Pro-Santa Cruz sektore ultra eskuindarrak, Luis Fernando Camacho buru duela, Estatu Batuen eta Estatu inperialisten laguntzarekin, urteetan artikulaturiko ofentsiba gauzatzea lortu dute. Aurrekari nabarmena izan zen 2007 eta 2008 urteetan egindako Estatu Kolpe saiakera.

Hamahiru urte igaro dira Sozialismorako bidean Morales eta Mas alderdiak herrialdea berpiztu eta sektore kolpatuenen alde borroka egin dutela. Langileriaren, herri indigenen eta kolpatuenen alde hainbat izan dira agintaldi luzean egindako aldaketak. Baliabide naturalen ustiaketaren kontrola zentralizatzea, pobreziaren jaitsiera nabarmena, edota alfabetatze tasaren igoera izan dira, besteak beste, politika sozialistak eginiko
lorpenak.

Langileria antolatua kalean da borrokan. Indar zapaltzaileen aurkako borrokan dabiltza milaka langile eta indigena. Faxismoaren ofentsibari hortzak erakusten. Presidenteak asilo politikoa lortu badu ere, ezin genitzake ahaztu milaka eta milaka herritar borrokan ari direnak, sozialismorako bidean. Kalean daude faxismoari eta oligarkiari aurre egiten. Honek, berehalako gerra zibil baterako ateak zabaltzen dituela
argi erakusten du.

Ezin ahaztu, gainera, ALBA (Alianza Bolivariana para los Pueblos de Nuestra merica) estatuen arteko aliantzako kidea dela Bolivia. Venezuela eta Kuba dituelarik aliatu nagusi. Gauzaturiko Estatu Kolpeak ezbaian jartzen ditu, beste behin ere, sozialismoa ardatz duten estatuak.

Sistema Kapitalistarentzat, ordea, Hego Amerikako puntu beltza izan da azken urteotan Bolivia. Faxismoaren, klasismoaren eta zer esanik ez, arrazismoaren gorakada nabarmena izan da Bolivian, eta bereziki, Santa Cruz Departamenduko sektore ultra eskuindarren artean. Motor ekonomikoa den Santa Cruz de la Sierra hiria biltzen dira oligarken eta burgesiaren sektore nagusiak. Horiek, urteak daramatzate, langileriaren kontrako jazarpen sistematikoak areagotzen. Indigenen aurkako xenofobia, petrolioaren ustiaketa, koka plantazioen gaineko eskuhartzea, eta azken egunotan desertuan aurkituriko Litio putzuak, besteak beste. Hauek guztiak, azken hamarkadan buruturiko estrategia burgesaren adibide garbiak izan dira. (TIPNISen aurkako borroka, Santa Cruz Departamenduko Independentzia eta Autodeterminaziorako eskaerak, eta abar luze bat).

Horren guztiaren aurrean, Gazte Langileok argi dugu. Faxismoa errotik borrokatu behar dugu. Elkartasuna Boliviako langileria eta herri indigenei.

Elkarretaratzea: azaroak 15ea, Zestoako plazan, arratsaldeko 20:30ean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide