Azaroko bozketak Aizarnan

Ohiturarekin jarraituz, gainbegiratu bat egingo diet Espainiako Kongresua osatzeko egin berri diren bozketa hauei. Azaroaren 10ean egin dira  eta esan behar eguna normaltasun osoarekin igaro dugula Aizarnan. 

Gizartea  pixka bat aspertua ikusi dugu azken aldi honetan, eta ez dut uste   arrazoi faltarik zuenik. Lehen helburu bera zuten bozketak apirilaren 18an egin ziren, eta gobernua osatzeko izan diren  tira-biren ondoren, berriz bozketara deitu baikaituzte.

Bigarren bozketa hauetan, eskuin muturrak egin du gora eta ezkerreko  alderdia zerbait jaitsi. Dena den, emaitza hauen ondoren nire ustez, ezkerreko alderdiek gobernua osatzeko aukera dute,  ea oraingoan akordioetara iristen diren. Beste bozketa bat egiteak, hiritarrek politikoekiko duten mesfidantza gehitzea besterik ez luke  lortuko eta. 

Beste lurraldeetan bezala, Zestoan  ere parte hartzea jaitsi egin da. Oraingoan bozkatu duena % 67,58koa  izan da, eta apirilekoan %71,79 izan zelarik. Beraz, beherakada nabarmena ikusten da. Hala ere,  herritarrek ez dute hutsik egin, demokraziak duen baliorik handiena hau baita.

Trantsizio garaian  alderdiek akordioetara iristeko  gaitasun handiagoa zuten, egun alderdikeria  gehiegi ikusten dugu. Gizarteak dituen arazoei erantzun beharrean, alderdiari eta eserlekuei  gehiegi begiratzen diete. Oroimin handiarekin begiratzen diot trantsizio garaiko politikagintzari. 

Garai hobeak iritsiko direlakoan nago, bitartean jarraitu dezagun demokraziak dituen balioak  babesten. Nahi duenak begirada bat egin edo aztertu, behean argitaratzen ditut Zestoa osoko emaitzak,  gehi Aizarnako mahaian bakarrik jasotakoak.

Jon Egiguren

 

ZESTOA OSOKOAK AIZARNAKO MAHAIA  
EH-Bildu                                859 91
EAJ:                                         667 40  
Elkarrekin-Podemos:        191 10
PSE-EE:                                    98   3
PP:                                            20   0
Ciudadanos:                            3   0
PACMA:                                     5    0
VOX:                                          7   0
Pum+J:                                      1   0

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide