EGAminez. Azaroa
— 2019-12-12Zein maila duzu euskaraz? Ikasturte honetan zure maila ezagutzeko aukera izango duzu Danbolin aldizkariko txoko honetako galderei erantzunez.
Aurreko ikasturtean egin ziren azken EGA (Euskal Gaitasun Agiria) azterketak eta euskaltegian hainbeste lan eta buruhauste eman dituen probaren omenez, atal berezi hau sortu dugu. Dinamika oso erraza da, lau galdera egingo dizkizuegu eta lau erantzun posibleren artean aukeratu beharko duzue.
Gure postontzira erantzun batzuk iritsi ziren eta hauek dira zozketarako txartela eskuratu duten asmatzaileak: Izaskun Indamendi, Aitziber Arregi, Imanol Ugarte, Beñat Etxabe, Sorkunde Etxezarreta, Jugatz Landa, Isabel Larrañaga, Ainara Garrido, Aitor Polo, Vanessa Arjona eta Patxi Aramendi. Zorionak!
Hil honetan, zailtasun maila pixka bat igoz, B1 mailan jakin beharrekoak dituzue:
1. Gaur goizean azokan gazta erosi dut eta gero _______ emango diot.
a) anairentzat b) anaiaren c) anaiari d) anaiarentzat |
3. Zer EZ dago ahoan? a) Mingaina b) Hortzak c) Ukondoa d) Ezpainak |
2. Nola idatzi behar da 26.755?
a) Hogeita hamasei mila zazpiehun eta berrogeita hamabost. b) Hogeita sei mila zazpiehun eta berrogeita hamabost. c) Hogeita hamasei mila zazpiehun eta hirurogeita bost, d) Hogeita sei mila zazpiehun eta hogeita hamabost. |
4. Amonak pastelak igandean nahi ditu. Zer galdetu behar da horrela erantzuteko?
a) Nora nahi ditu amonak pastelak? b) Noiz nahi ditu amonak pastelak? c) Nongoak nahi ditu amonak pastelak? d) Nolakoak nahi ditu amonak pastelak? |
Hauek dira urriko erantzunak: 1c, 2d, 3c, 4,c
JOLASAREN ARAUAK:
- Hilero 4 galdera egingo dizkizuegu eta zuek erantzun zuzena aukeratu beharko duzue.
- Galdera zenbaki bakoitzaren ondoan erantzun zuzenari dagokion letra bidali beharko duzue; guztira 4 zenbaki eta 4 letra.
- Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira:
- E-posta: zestoa@aek.eus
- Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048
-
Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!
Egin zaitez bazkide