Albisteak
Santa Inesak ate joka datoz
— 2020-01-17Asteburuan emango zaie Iraetako Santa Inesei hasiera. Larunbatean umeen eguna izango da eta egun osorako ekintzak antolatu ditu Iraeta Denon artean auzo elkarteak. Igandean berriz, jubilatuen txanda izango da. Goizean pilota partiduak izango dira eta arratsaldean goi mailako herri kirolen saioa. Jarraian egitarau zehatza:
Urtarrilak 18, larunbata – Umeen eguna
11:00. Txupinazoa.
13:00. Zuhaitz landaketa Iraetako haurrekin.
16:00. Jaioberriei ongietorria Gure Ordekan.
16:30. Umeen puzgarriak, tailerrak eta jolasak.
17:00. Iraetako tren txikia zabalik.
18:00. Txokolatada.
Urtarrilak 19, igandea – Jubilatuen eguna
09:30. Meza, Iraetako jubilatuen omenez.
10:30. Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa.
11:00. Vamos al fronton.
11:30. Pilotako finalak.
18:00. Herri kirolak. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa: Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika Mikel Larrañagaren eta Jon Rekondoren aurka. Errota Harria: Xabier Peña (Aizarnazabal), Jagoba Otaegi (Aizarna), Mikel Lopetegi Urra (Zarautz), Inhar Urruzuno (Ondarroa, Bizkaia), Beñat Telleria (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) eta Jon Gisasola Zelai V.a (Mallabia, Bizkaia).
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide