Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Joan den asteburuan amaitu zuen lehenengo erregional mailako denboraldiaren lehen zatia Zestoako taldeak. Lehen postuan amaitu dute, 39 punturekin eta orain, igoera fasea jokatuko dute. Aurreneko partida larunbat honetan izango da, Irunen. Amara Berri, Usurbil, MariƱo, Eibartarrak, Zarautz eta Anaitasuna izango dira gainerako aurkariak. Maiatzaren 24an amaituko dute fasea eta lehenengo bi postuak lortzen dituzten taldeak erregional preferente mailara igoko dira.