Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Txakurrek dituzten eskubide eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa antolatu du datorren otsailaren 8rako Kimu Bat Gardenek. Goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da saioa. Gaian adituak diren profesionalek txakurren jabeek dituzten eskubide eta betebeharrei buruz hitz egingo dute. Era berean, leku jakin batzuetan txakurren portaera nolakoa izan behar den aztertu eta aholku interesgarriak emango dituzte.
Doako saioa izango da eta parte hartu nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 150 085 telefonora deitu behar dute. Tailerrean parte hartzen dutenek %10eko deskontua izango dute, egun horretan, maskotentzako produktuetan.