Albisteak

Ekainaren 22an hasiko dira udaleku irekiak, kirol udalekuak eta uda-gazte programa

Haur eta nerabeei zuzendutako udako eskaintzaren egutegia zehaztu berri du Udalak. Ekainaren 22an hasiko dira aurtengo udaleku irekiak, kirol udalekuak eta uda-gazte programa.

Udaleku irekiak ekainaren 22an hasi eta uztailaren 17an bukatuko dira. Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrek hartuko dute parte. Urtero legez, hiru edo lau astez izena emateko aukera egongo da. Hiru asterako izena ematen dutenek, uztailaren 10ean amaituko dituzte udalekuak.

Kirol udalekuek ere lau asteko iraupena izango dute, beraz, uztailaren 17an amaituko dira. Saio hauetan 9 eta 11 urte bitarteko haurrek hartuko parte. Azkenik, pasa den urtean martxan jarri zuten uda-gazte programaren antolatu dute bigarren urtez. 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek kirol eta aisialdiko ekintza ezberdinak egingo dituzte uztailaren 3ra arte. Izen emateak apirilean izango direla jakinarazi du Zestoako Udaleko Gaztedi Sailak.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide