Albisteak
Bargaztak talde feministak feminismotik (h)astea antolatu du bigarren urtez
— 2020-02-28Martxoaren 8ko asterako egitarau oparoa antolatu du Bargaztak talde feministak. Astelehenetik igandera bitartean, dokumental emanaldia, tailerra, hitzaldia, dj festa edo Lili Jauregira bisitak antolatu dituzte.
Hemen duzue egitaraua:
Martxoak 2, astelehena,18:00etan: Malen Etxekoen eskutik dokumental baten emanaldia eta solasaldia.
Martxoak 3, asteartea, 18:00etan: “Emakumeok gorputzetik ahalduntzen” tailerra Haizea Egigurenen eskutik.
Martxoak 4, asteazkena, 19:00etan: “Emakumeak euskal dantzan: gezur baten historia” hitzaldia Portale Kultur Elkartean.
Martxoak 6, ostirala, 23:00etan: Dj festa Gaztetxean. Ines, Frances Be eta Elba dj-en eskutik.
Martxoak 7 larunbata: Lili jauregira bisita gidatua Andre Madalen omenduz, Zestoako emakumeentzat.
Martxoak 8, Igandea: Egun osoko egitaraua
Egin zaitez bazkide