Josu Zelaiak eta Xabier Eizagirrek irabazi dute Aitzbarna Kultur Elkarteak antolatutako mus txapelketa
Danbolin— 2020-03-04Aizarnako Aitzbarna Kultur Elkarteak antolatutako mus txapelketa jokatu zen pasa den ostiralean auzoko elkartean. Guztira, 16 bikotek hartu zuten parte eta Josu Zelaia eta Xabier Eizagirre izan ziren garaile. Mikel eta Eneritz Lizarralde anai-arrebek bigarren postua lortu zuten.