Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ikusita, herriko festetako txupinazoak ez duela indarrik, herriko gazte talde batek txupinazoa bultzatzeko helburuarekin, Aranzabal kondearen etorrera antolatu du. Garai batean Zestoara etortzen ziren urzaleak parodiatuz, txupinazoko orduan, giro ironiko eta alaia sortzea da asmoa. Kondeari ongietorria egingo zaio Bainuetxetik herriko plazara lagunduz eta bertara iritsitakoan San Joan Egoitzako eta Gisasolako egoliarrek txupinazoa botako dute.
Irailaren 7an 18:00etan Bainuetxera agertzeko deia egiten zaie herritarrei. Giroan sartzeko, 40. hamarkadako arropa edo apaingarriekin agertuta, askoz hobe! Bainuetxean tragotxo bat hartuko da topa eginez eta segidan plazara kalejiran. Herri-antzerkia girotzen Berzosax taldea arituko da.