Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak egin ditu hondakinen bilketan COVID-19 gaitzak sortu duen alarma-egoerak eraginda.
Batetik, sarbide-kontrol osoa kendu du Mankomunitateko herri guztietan: Aizarnazabalgo ekarpen guneetan; Azpeitiko edukiontzietan eta ekarpen guneetan; Beizamako ekarpen guneetan; Bidania-Goiatzeko ekarpen guneetan; eta Zestoako ekarpen guneetan. Ondorioz, herritarrek ez dute txartelik erabili beharko ekarpen guneetara sartzeko edo hondakinak gaika uzteko, hau da, irekita egongo dira aldi oro.
Bestetatik, bolumen handikoen atez ateko bilketa ere bertan behera gelditu dela jakinarazi dute, kutsatzeko arriskua handitzen baita. Poltsa konpostagarriak ohiko moduan banatzen jarraitzen dutela jakinarazi dute, Zestoan, Uniden, Covirinen, Miantxa janari-dendan eta Ainara ileapaindegian.
Azkoitiko garbigunea itxita egongo da eta aurrez aurreko harrera zerbitzua bertan behera utzi dute. Edozein zalantza izanez gero, 943857319 telefonoara deitu edo ueue@urolaerdia.eus helbidera mezu bat bidali beharko da.
Azkenik, gainerako zerbitzu guztiak bere horretan daudela ohartarazi dute. Hondakinak ohiko moduan biltzen ari dira. Herritarrei osasun arloko aholkuak zorrotz betetzeko deia egiten die mankomunitateko kideek eta hondakinak gaika uzterakoan babes neurriak hartzeko: latexko eskularruak erabiltzea edota ondoren eskuak behar bezala garbitzea.
Protokoloa martxan
Osasun Ministroak COVID-19a berretsitako diagnostikoa duten herritarrek eta diagnostikorik gabe berrogeialdian daudenentzat protokolo berezia onartu du. Lehenik eta behin, herritar horiek 943857319 telefonora deitu edo eposta bat bidali beharko dute ueue@urolaerdia.eus helbidera. Telefonoz edo idatziz emandako aholku eta aginduak zorrotz bete behar dituzte.
Hona hemen jarraitu beharreko pausuak:
Mankomunitateak adieraziko dio nola sartu behar dituen hondakinak poltsetan (3poltsetan, bata bestearen barruan, sartu behar dituzte hondakinak); lan-moldea aldatu egingo da etxebizitzako norbait etxetk atera badaiteke edo laguntzarik badute; etxetik ezin atera badaude eta laguntzarik ez badute hau da egin beharrekoa.