Albisteak

Agiro Mendi Klubak antolatutako marrazki lehiaketak baditu irabazleak

Konfinamendu garaian, errutina hausten laguntzeko marrazki lehiaketa antolatzea erabaki zuten Agiro Mendi Klubeko kideek. 0 eta 11 urte bitarteko 18 haurrek hartu dute parte lehiketan eta natura eta mendiarekin lotutako marrazki bana egin dute. Amets Lizarraga, Nahia Alkorta eta Maddi Iriondo izan dira irabazleak. Taldeko kideren bat irabazleekin jarriko da kontaktuan saria emateko.
Hona hemen irabazleen marrazkiak eta parte hartzaile guztiek egindako marrazkiekin osatutako bideoa:



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide