Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Saio presentzialekin hasi ziren atzo musika eskolako ikasleak. Alarma egoera ezarri zenetik, saioak online eskaini ditu musika eskolak. Ikasturtea musika eskolan amaitzeko aukera dute ikasleek eta berria “gustura” jaso dute. Segurtasun neurriak bete beharko dituzte: segurtasun distantzia, garbitasuna…. Aste hauek proba modura erabiliko dituztela azaldu dute musika eskolako arduradunek. Orain, irailetik aurrera nola antolatuko diren lantzen ari dira.