Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

ATZEGIk, Gipuzkoan adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundeak, aurtengo sentsibilizazio kanpainan “Ezetz asmatu nolakoa den nire bizitza” leloa erabili du kolektibo honekiko dauden aurreiritziak apurtzeko eta gipuzkoarrek adimen urritasuna duten pertsonen bizitzari buruz gehiago ikasi dezaten lortzeko.
Parte-hartzailea eta ausarta izan nahi duen kanpaina honetarako hainbat galdetegi sortu dira, atzegi.org/horrelakoadanirebizitza webgunean aurki daitezkeenak. Galdetegi hauen helburua kolektibo honen inguruan dugun ezagutza maila neurtzea da, hau da, modu dibertigarri eta ludikoan etxebizitza, lana edo aisialdiari buruzko galderei erantzutea.
ATZEGIk zestoarrak ere kanpaina honetan parte hartzera gonbidatu ditu.