Asteburu honetan zabalduko ditu berriro ateak Lili Jauregiak
Danbolin— 2020-07-01
Osasun krisiak sortutako egoeraren ondorioz egindako geldialdiaren ondoren, Lili Jauregiko ateak bisitarientzat zabalduko dituzte asteburu honetan. COVID-19aren aurkako protokoloa jarri dute martxan: jauregiko garbiketa berrindartu dute eta bisitariek bete beharreko segurtasun neurriak zehaztu dituzte. Bisitariek dagoeneko erreserba dezakete txanda, www.lilijauregia.com webgunean edo 943 868 811 telefono zenbakian.
Ordutegiak, uztaila eta abuztuan:
- Ostiral eta larunbatetan: 16:30ean gazteleraz eta 17:30ean euskaraz.
- Igande eta jaiegunetan: 11:30ean gazteleraz eta 12:30ean euskaraz.