[DANBOLINEKO POSTONTZIA] Idoia Larrañaga: ” Ez dago ikusi nahi ez duena baino itsu okerragorik “
— 2020-09-11Idoia Larrañagak June Landa, Amagoia Andres, Itxaso Marti, Ana Errasti, Naiara Campos eta Sinesia Caballero eztabaida batera gonbidatu nahi ditu. Hona hemen Danbolini helarazitako idatzia:
“Eztabaida guneak oso beharrezkoak ditugu eta June, Amagoia, Ana, Itxaso, Naiara eta Sinesiari erantzuteko asmoz hurrengo artikulua idatzi dut. Espero herritar guztiontzat ere interesgarria izatea.
Bizitzea tokatu zaigun errealitate soziala oso konplexua eta nahasia da eta analisi zintzo bat egiteko orain dela 8 hilabete nahiko argi genituen gizartearen ezaugarri objetibo batzuk gogoratu beharko genituzke: gaur egun biztanleriaren %1ak mundu osoko baliabideen %99ak pilatzen ditu; lobbiek gobernuetan eta erakundeetan izugarrizko manipulazioa ezertzen dute; politikoen ustelkeria jakinekoa da; eta mundu osoko komunikabideak enpresari gutxi batzuen kontrolpean daude. Gaur pairatzen dugun narkotizazioaren ondorioz otsoei ateak ireki dizkiegu beraeik zainduko gaituztelakoan.
Koronakrisia nagusi den 6 hilabete guzti hauetan mundu osoko ikertzaile bat bera ere ez da gai izan birusa aislatu eta purifikatzeko, beharrezko prozedura teknikoa metodo zientifikoa bermatuz sekuentziazioan oztopatu dezaketen gainerako material genetiko guztia garbitzeko. Horren ordez liburutegi genomikoetatik ateratako zatiekin puzzle bat aurkeztu digute eta sars-cov-2 izendatu dute. Birus honek koronabirus familiako birusekin, GIB birusarekin, zelulen exosomekin eta gure giza genomarekin sekuentziak elkarbanatzen ditu. Bestalde, OMEk berak eta Espainiako osasun ministerioak “PCR proben bitartez ezin dela COVID19.aren diagnostikoa egin eta gainera ez digutela esaten kutsakorra garen edo ez” diote. Han eta hemen egiten ari diren PCR frogek beldurra mantentzea dute helburu bakarra, ustezko “pandemia” hedatzen hasi aurretik, oraindik heriotz tasa esanguratsurik ez zenean, imposatu nahi ziguten txertoa jartzeko. Sintomarik gabe gaixo gaudela sinestarazi nahi digute, eta den denok inmunodepresio egoera batean gaudela, gure desorekei aurre egiteko baliabiderik gabe. Eta larriena da herritarrak zain daudela iruzur honen sortzaileek ekarriko dioten sendagaiari, amets gaiztoa bukatu dadin.
Errealitate berria modu behartu eta autoritarioan inposatu dute, kontrol sozial zorrotza ezarriz arrazoi politiko-ekonomikoengatik eta ez ikustarazi nahi diguten arrazoi sanitario eta zientifikoagatik. Espero momentu honetan batematek guzti honek 5Garekin duen lotura zuzenaz jabetu izatea.
Martxan den ingenieritza sozialak disonantzia kognitiboan du bere giltza, ideia eta sinismen konfrontatuek sortzen duten tentsioan, bakoitzak bere mekanismoak sortuaz erantzun koherente bat emateko nahaspila honi. Esan dezagun Darwinen teoria ebolutiboan oinarritzen direla gizarte basati honen printzipioak, beraz, ni neu ez naiz darwinista. Bizi adierazpen guztien gakoa sistemen kooperazioa dela uste dut.
Argi dago iritzi ezberdinak erridikulizatu eta zentsuratzen badira, ideia bakarran oinarritzen den totalitarismoan murgilduta gaudela. Ideia kontrajarriak ultraeskuindarrekin eta ufologiarekin erlazionatzen dira, eta hau oso kezgarria da. Lan handia egiten ari dira politkariek eta komunikabideek, non kontratu beltzen bueltan, batzuk meatxupean, eta beste batzuk saripean, gizartea manipulatzeko tresna lotsagarriak bihurtu diren. Gaur egun, Platonen kobako alegoria bizi bizirik dago, non proiektatzen dizkiguten irudiak errealak direla uste dugun eta beste errealitate bat aurkezten duen edonor arriskutsutzat epaitzen dugun .
Pandemia ala epidemia den argitzea garrantzitsua da, ze pandemiaren aitzakitan mundu mailako egiturak (ekonomia, politika, komertzioa, osasun sistema, hezkuntza sistema…) jokoan jartzen dira, urteko epidemiatan ez bezala. Gogoratu gezurrezko 2 pandemia eta beste hainbat osasun dogma eta iruzurre bizi izan ditugula azken mendean, eta 2009.an OME.ari historiako osasun iruzurre handiena burutzea leporatu zitzaiola. Orduan izan zen OME.ak pandemiaren definizioa aldatu zuen unea: iada ez zen beharrezkoa hilkortasun tasa altua, gaixotasunaren hedapena nahikoa izanik. Hurrengo iruzurrerako eremua prest zuten.
Ustezko pandemiaren hasieratik administrazioetan eta komunikabideetan zifra absolutuak eraskuten dira, inoiz ez dituzte konparatibak egiten eta analisi zorrotz bat egiteko beharrezkoak diren ratioak ematen (heriotz kopurua biztanleriaren arabera, positiboak PCR test kantitatearen arabera…). Gaur egun politikoek eta komunikabideek plazaratzen duten informazioaren manipulazioa ikus dezazuen, Euskal Gobernuak bere web orri ofizialean abuztuaren 16an, osasun larrialdi egoera deklaratu baino egun bat lehenago, argitaratu zituen datuak grafikoetan errepresentatuta elkarbanatu nahi ditut. Lan hau Alfonso Longo ingieneri eta lagunak egin du.
Lehenengo hau ezagunena izango dezue, non Euskal Gobernuak PCR positiboen arabera berragertze bat dagoela dioen eta Euskadin osasun larrialdi egoera justifikatzeko erabiltzen duen. Baina datu honek konparatibarik gabe ez du inongo baliorik. Hurrengo grafikoan Euskadin egunean zenbat PCR froga egin diren aztertzen da eta nabarmen gehitzen joan dela ikus dezakegu.
Gaur egun egunean 6000-8000 PCR egin dira beraz, positiboak ateratzea, frogaren inespezifikotasuna kontutan harturik, oso normala da. Tanzanian ahuntzek, papaiek eta beste fruta tropikalek ere positibo ematen dute. Beraz aurreko 2 grafikoak bateratzea komeni da egin diren PCR froga kantitatea eta positiboek izan dezaketen erlazioa ikusteko. Hemen emaitza:
Modu honetan ikus dezakegun egoera guztiz desberdina da. Epidemairen tontorra bizi izan zen martxoaren azken astean PCR frogen %50k positibo eman zuten, eta gero, beherakada nabarmena mantendu arren 2 hilabeten zehar, hazten hasi zen, naiz eta oso era moderatuan izan. Gaur egun egiten diren testen %7k positibo ematen duela esan dezakegu bataz beste. Guzti hau PCRak fidagarriak direla pentsatuaz, nahiz eta positibo faltsu asko direla jakina izan. Harrigarria baina berragerpena edo rebrotea bertan bera gelditzen da datuak modu konparatiboan aztertzen baditugu. Gainera gaur egungo positibo gehienak asintomatikoak dira, eta ez martxoan bueltan izan ziren sintomatologia konplexu eta larriak. Inondik inora ez da larrialdi egoera eusten. Aldi berean, jakinekoa da estres egoera 6 hilabetez mantentzea oso zaila dela organismo ahulentzat, eta anbulategi eta hospitaleetako lana ere areagotuko dela.
Igoera hori uztailaren 15an hasi zen, eta musuko derrigortasunaren ezarpenak eta PCR frogen gehitzeak koinziditzen dute. Ulrike Bitz.ek ingurune mediku-sanitarioan musukoen eraginkortasunari buruz eginiko tesi doktoralak balorazio gorena jaso zuen Munich.eko Unibertsitate Teknikoaren eskutik eta Medikuntza fakultateetako lanaren oinarria da Alemanian 2005.etik aurrera. Bere izenburua “Respiración de dióxido de carbono cuando se usan mascarillas quirúrgicas como protectores bucales higiénicos a profesionales médicos”. Bestalde, Euskal Gobernuak musukoen derrigortasunaren aurrean uztailaren 17an epaitegian izan dituen 2 demandetan ez du musukoen erabilera jarraia justifikatuko duen dokumentaziorik aurkeztu. Hala ere nahikoa izan du besteenganako iraina, desprezioa eta errespetu falta akta bere alde ateratzeko.
https://ourworldindata.org/ webgunean begiratuz gero Frantzia, Portugal eta Espainian izan diren test positiboak konparatzen dira eta hurrengo grafikan ikusi dezakezue emaitza. Nola esplikatu genezake erralitate hau? Ez ote du zer ikusirik estatu bakoitzeko politikarien erabakiekin? Kasualitatea ote PCR testak areagotzen eta musukoa derrigortzen hastean izatea Espainiako lerroaren desmarkea? Gibraltar, Espainiari itsatsita dago, eta bertakoak musuko eta distantziamenturik gabe bizi dira, inolako birus intzidentziarik gabe. Frantzia ere Euskal Herriari itsatsita dago, baina antza denez birusak muga administratiboak errespetatzen ditu.
Bestalde hurrengo grafikoan infektatuak eta PCR positiboak konparatu ditzazkegu. Nik uste nahiko argi uzten dela gaur egungo egoerak eta martxoan bizi izan genuenak ez duela zer ikusirik.
Beste kontu bat: SIR epidemia simulatzaile klasiko bat da. Aurtengo epidemia aldia oso berezia eta sintomatologia konplexukoa izan dela dakigun arren, SIR epidemiologia kurba estandarrarekin bat egin du, nahiz eta epealdi ezberdina izan. Gripe urte zailetan ere beti izan dira oheak hospitaleetako pasiloetan, eta kurba hasera bat, piko maximo bat eta beherakada garbi bat erakusten du, aurten gertatu den bezela, ohizko gripealdia baino pixkat beranduago hasi bada ere. Gezurra badirudi ere gripea baino jende gutxiago hil da.
Euskal Gobernuak bere webgunean COVID-19aren jarraipena egiteko duen kontrol manduan begiratzen badugu beste datu interesgarri bat lortu dezakegu. R0 indizeak erreproduzio indizea markatzen digu eta 1.etik behera dagoenean hedapena ezabatuta dagoela esan daiteke. Abuztu bukaera arteko grafika honetan R0 datuen beherakada nabarmena eta R0 indizea 1,25eraino jeitsi dela ikus dezakegu, ia-ia hedapena gelditzen den balorera. Irailak 5erako R0 indizea 0,93an zegoen, hau da hepapena iada moztu zen, baina errepresio neurriak aurrera jarraitzen dute.
Datuak nola ematen diren oso garrantzitsua da. Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren arabera (ECDPC) Suedian 450 hildako izan ziren milloi biztanleko, Danimarkan 105 hildako milloi biztanleko eta Espainian 800 hildako milioi biztanleko. Suedian eta Dinamarkan ez da konfinamenturik egin, eta Espainian Europa guztiko konfinamenturik zorrotzena izan da. Beraz, maiatzak 22tik aurrera epidemia bere bukaerara iristea (goiko grafikoetan ikus daitekeen bezala) ez da konfinamentuari esker izan. Eta gogoratu, orain arte gaixoak aislatu egin izan direla; konfinamentua termino militar bat da. Hau ere pista borobila dela uste dut.
Gaixotasuna eta heriotza bizitzaren parte dira baina argi dut aurtengo gaixotasun eta heriotz hauek sistemaren desorekaren biktimak direla, eta bai, tristura ematen dit batipat nola tratatu eta hil diren ikusteak. Gizatasuna galbidean dagoela pentsatu dut maiz eta aldi berean aspalditik erortzen ari den sistemaren azken ostikoak direla uste dut.
Zelula intoxikatuetan ARN zatiak kanporatuak izaten direla jakinda, gorputz ahuldu eta gaixoetan PCR froga batek positibo ematea aurreikusi daitekeen emaitza da. Hala ere hortik heriotz arrazoia COVID.a izan dela esatea gehiegi da. EEUUtan gaixotasunen kontrol eta prebentzioaren zentruak (CDC) beren heriotzak errepasatu ditu eta patologia eta konplikazioak zituzten pertsonak kenduaz COVID.ari atxiki ahal zaizkion heriotzak hildako guztien %6 dela esan du, hau da, COVID.arengatik 153.000 hildako izatetik 9.200 hildako izatera pasa dira. Estatistika hau Espainiako COVID kasuak baloratzeko extrapolatuko bagenuke, 1.600 pertsona hil direla esango genuke, nahiz eta hau oraindik Espainian ikusteko egon.
Hala ere jakina da iatrogenia, hau da, medikamentuen ondorioz hiltzearen arrazoia, Espainian 3. heriotz kausa dela (bihotz aztoratzeen eta minbizien ondoren). Hau horrela izanda, farmaindustriaren eskuetan dagoen mundu mailako osasun erakundeari (OME.ari) kasu egitea zorakeri hutsa da. OMS.ak bideraturiko tratamentuak guztiz kontrakoak izan ziren, beste tratamentu eraginkor askori trabak jarri zizkion, eta hainbat eta hainbat bizitzei lagunduko zien autopsiak egitea debekatu zuen, hildako guztiak erretzeko aginduaz, proba guztiak deseginez. Osasun-langileek eskuak lotuta izan dituzte zentzurik gabeko protokoloak beteaz. Gogoratu sintomatologia konplexua agertu dutenen adin ertaina 80 urtetik gorakoa izan dela, ia denek aurretiko patologiak zituzten eta epidemiaren hasieran tratamentu desegokiak jaso zituzten. Zaharren trataera, beraiek izanik hildakoen portzentai handiena, lotsagarria izan da.
Kutsatzeko fluidoen kontaktua beharrezkoa dela jakinda, italiako auzitegiko medikuek, OMEri kontra eginez, autopsiak egitea erabaki zuten, eta horri esker, gaixotasunaren nondik norakoa jakin izan zen: neumonia bilateral interstiziala koagulopatiarekin izan da kuadro orokorra. Horri esker, tratamentua egokitu zen (antikoagulante eta antinflamatorioekin) eta bizitzak salbatzen hasi ziren. Interstiziala dela definitzean beste pista handi bat dugu: gaixotasuna odol bidez hedatu da. Beraz barne intoxikazio baten ondorio zuzena da eta ez airez transmititzen den patologia, hala balitz, gaixotasuna albeoloetan adieraziko baitzen.
Txertoen, antibiotikoen, jangarri kimikoen eta bestelako elementu kutsatzaileen etengabeko erabilerak eta bizimodu desnaturalizatu batek biztanleriaren inmunitatearen gainbehera ekarri dute. Ezin ba osasuna berreskuratu gure gorputz ahulduei toxikoak gehitzen jarraitzen badiegu. Pandemiak heriotz tasa baxua zuenetik ari zaizkigu txerto miragarri honen propaganda egiten; ez al da agerikoa helburua?
Gizarteak jakin beharko luke COVID-19aren txertoa ez dela segurua. Txerto fabrikatzaileek legezko erantzunkizuna sahiestu nahi dute COVID-19ari aurre egiteko txertoak ekar ditzakeen kontrako eraginen aurrean. Txerto hau berria da eta bere bigarren mailako eraginak ezezagunak dira oraindik. Askatasuna da bizitzaren printzipio aberatsenetakoa. Industriaren akuri izan nahi duenak jarri dezala txertoa askatasun osoz, hori bai, jarri nahi ez dugunon erabakia errespetatuz.
COVID.aren sintoma kuadro honen arrazoietako bat urteroko gripearen txertoak sortu duen interferentzia dela ikusi da. Aurkikuntza hau Barbastroko hospitaleko farmazeutika batek eta 2 medikuk eginiko lan batean eman zen. Gero estatu mailan beste autonomietara hedatu zen, eta azkenean, Europa osoko txertaketa eta gaixotasun tasak aztertu ziren. Topatutako erlazioa nahiko argia da. Hurrengo grafikoetan Espainia eta Europa mailan 65 urtetik gorakoen txertaketa tasa eta COVIDaren hilkortasun tasa erlazionatzen da.
Baztangaren (viruela) inguruan 3 datu interesgarri: 1870ean desagertuko zen 1867.an Jenner.ren konpintxeek Legebiltzarrari ez baliote konbentzituko umeak baztangaz txertatzeko, baztanga epidemiarein zabalena eraginez, 42.000 heriotzeko piko batekin 1872an. (hau izan da beti industriaren estrategia: txerto guztien merkaturatzea gaixotasunen beherakadetan izan da, gero, denek ere, lehen urteetan gora egin eta berriz ere lehenagoko beherako joaera jarraitu dute, propaganda kanpainen bitartez ilusio moduko bat sortuaz). Beste datu dat: 1936an txertoen aurrean inmunitate naturalaren eraginkortasuna probatzeko, Kingston Clinic.eko txertatu gabeko medikuek txertatutako 6 medikuri bastangaren aislamentu unitatean erronka bota zien. Medikuek ez zuten onartu. Eta azkenik: Brasil, Haiti, Burundi, Ruanda, Tanzania, Zaire, Zambia, Uganda eta Malawiko HIES.aren intzidentziak baztangaren txertaketaren intzidentziarekin koinziditzen du. Hemen gelditu egingo naiz ze HIESaren oinarria aztintzeak hauts gehiegi atera dezake, baina eskuak burura eraman aurretik ikertu.
Txertaketa da medikuntzaren dogmarik handiena. Eta orain 1947ko Nurebergko ituna eta 2005eko Biotikako ituna alde batera utzi eta derrigorrezko txertaketa ezarri nahi digute. Imposizioa benetan bortitza da eta Europako parlamentuan egosten ari dira Eurodiputatuak ere ezertaz enteratu gabe. Txerto honek gizatasun guztiari atzera bueltarik gabe eragin dezaioke, gure ADN aldatuko duen RNAm ingenieritza genetikoa bait damaki. Mediku, biologo, mikrobiologo eta aditu asko sarraski honetaz ohartarazi nahiean dabiltza baina beren ahotsak isilaraziak dira.
Eta hemen gure ongizatearen euskarri bihurtu dugun sinismen baten dolua aurkezten zaigu: farmaindustriaren menpe dauden osasun sistema eta osasun zientzietako ikasketa unibertsitarioak ez daude osasunaren eta askatasunaren alde, baizik eta irabazi ekonomikoak posible egingo dituzten pertsonen menpekotasuna bultzatzen dute. Ez da goxoa helburu honekin hezten zaigula konturatzea. Gogoan dut honi erreparatu nion lehen aldian sentitu nuen barru tristura. Baina egiari ezin uko egin. Borondate ona baino zerbait gehiago behar da gizatasunaren ongizatea bultzatzeko: askatasuna.
Honen adibide da gaur egun osasun zientziak, osasuna sustatu beharrean, patologian oinarritzen direla, eta osasuna sustatzen duten zientziei traba legalak planteatzen dizkiotela “ez-zientifikoak” direla esanez. Medikuntza industrializatu baten aldeko apustua Pasteurren garaian hasi zen, garaiko ikerketak onura ekonomikoak lortzeko moldatuta, antibiotikoen eta txertoen makinaria martxan jarriaz, eta 1910ean zigilatu zen Roquefeller eta Carnige familiak finantziatuta zuten Flexner informearen bitartez. Informe honi esker, medikuntza industriala irakatsiko zen unibertsitateak sortu ziren eta milaka urtetako osasun ondarea bildu zuten arbasoen medikuntza edota naturopatia, fitoterapia, homeopatia eta bestelako jakintzak baztertu eta hauen eskolak debekatu zituzten. Bigarren mundu gerraren ondoren sustartu zen gaur egun ezagutzen dugun larrialdietarako medikuntza, farmakoterapia eta kirurgian oinarritua. Bestelako tratamentu natural eraginkorrak zentsuratuak dira, ez baitituzte nahi beste irabazi ekonomiko eskaintzen. Naturako elementuak patentatu egiten dira ondoren produktu kimikoa salduaz eta beren erabilera naturala debekatuaz . Gaur egungo kanpaina hau industriaren propaganda hutsa da, ze bestela, ze arrazoi egongo da herrialde xume askotan hain emaitza onak eman dituzten kloro dioxidoa, ozono terapia edo fitoterapia baliogabetu eta zentsuratzeko? Nola ez arreta jarri gure elikaduran egitura biologikoaren oreka lortzeko? Hausnarketa sinple batek erantzuna emango digu.
Gaixotasuna eta heriotza bizi eta laguntzeko ezintasun nabarmena dugu, ondare kultural, sozial, familiar eta erlijiosoaren ondorioz. Honen inguruan eztabaida sakon eta beharrezko bat sortu behar dugu, non pertsonak bizirik mantentzeko egiten diren ahaleginak behar luketen muga etiko eta morala planteatu beharko genukeen. Farmaindustriaren helburuetako bat gaixotasun kronikoak sortzea eta mantentzea dela dokumentatua dagoen eta eztabaidaezina den gertakaria da.
Saul Alinski soziologo EEBBrrak gizarteen esklabotza nola eman ahal den aztertu zuen eta harrigarria bada ere lehen mailan osasun publiko bat ezartzea zela zioen. Gaur egun adierazpen honen gaurkotasuna ikus dezakegu. Aldi berean “aldaketa guztiek berriaren antolaketarako aurrekoaren desantolaketa inplikatzen duela” zioen.
Nere medikuntzaren ikuspegian denak du bere lekua baina betiere onura handien eta kalte gutxien eragingo duen tratamentuei lehentasuna emanez eta beharren arabera tratamentu indartsuegoen aukera izanez. Lehenengo tresna terapeutikoa hitza da, honek dakarren kontzientziak gure barne gatazka gainditu bait dezake. Hala ere, istripua izan genuenean, argi izan nuen hospitalera joan behar genuela eta asko eskertu nuen mekaniko zoragarriak izatea bertan. Denak du bere lekua. Ez dago ezerri muzin egin beharrik. Banandu ordez bat egiteko momentua da.
Mikrobiologiako azken aurkikuntzek mikroosganismoak gure parte garrantsitsuak direla eta beraiek gabe bizitza ezagutzen dugun bezala ez litzatekeela posible esaten digute. Gure gorputzean giza zelulak baino 200 aldiz bakterio gehiago ditugu eta bakterioak baino 2 eta 25 bitartean birus gehiago. Mikroorganismo bakoitzak gure garapen enbriologiakorekin lotura duten sistemengan tropismoa edo afinitatea dute eta funtzio zehatz eta garrantzitsuak burutzen dituzte. Giza biriketan, adibidez, koronabirusen 50 familia ezberdin bizi dira. Barne biologiaren desoreka ematen bada, gure lagun txiki hauek beren erreproduzio tasa areagotu eta garbiketa, eraldaketa, desponkosizio edo sintesi lanetan hasten dira. Gaur egun jakina da mikroorganismoak ez direla gaixotasunen sortzaile, adierazle eta kolaboratzaileak baizik. Era berean, desoreka larrietan sistemak beharko lukeen mikroosganismo aktibitateak berak ere kolapsoa ekar dezake.
Bizitzako esparru guztietan izan dira ikuspegi ezberdinak eta horri esker gainditu ditugu garai bakoitzeko itsutasunak. Gaur egun bere garaian mundua borobila zela esatea bezain arriskutsua da errealitate politiko-sanitario-ekonomiko bati buruzko hausnarketa egitea. Hori dela eta nere lankide diren 2 medikuri Gipuzkoako mediku eskolak prozedurak zabaldu dizkiote, errespetu osoz publikoak ez diren datu ofizialak aipatzearren. Pentsamentu bakarretik ateratzen dena zigortu egiten da. Inkizisio garai bortitza inondik inora ere.
Nere aldetik leku publiko batean eztabaida sortzaile batetara gonbidatzen zaituztet seiroi eta interesa izan dezakeen edonori, denon aberastasunerako izango den solasaldi ireki bat sortzeko. Jakin osasun publikoan ere pentsamentu bakarretik at dauden iritziak dituzten profesional asko daudela, eta @EsnaOsakidetza telegrameko txata ere eskura duzuela, zentsurarik gabe, askatasunean hitzegiteko zuen lankideokin.
Zintzotasunez gure oinarrien inguruan hausnartzeko momentua da, gezurrak ez bait dira denbora luzez eusten. Eta honek gure barruan haustura handia zor dezake, prozesu pertsonal deseroso edota mingarria sortuz. Norbere buruaren koherentziak eta gizatasunaren ongizateak, ordea, bakoitzaren inplikazio sakonena merezi du.
Besterik gabe, krisiek aurkezten diguten aukera aprobetxatzeko gai izango garelakoan, besarkada bana eta ondo izan!”
Idoia Larrañaga Arrizabalaga
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide