Zuk ere euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi duzu?
— 2020-11-17Oraintxe duzu aukera! Ostiral honetan, azaroak 20, abiatuko da Euskaraldia 2.0 edizioa.Gogoratu, izena eman behar duzu, internet bidez, formulario honetan: Aldez aurretik, zer rol aukeratuko duzun erabaki behar duzu. Rolak konpromisoa dakar:
Behin izena emanda, behar izanez gero, hauek dira txapa jasotzeko orduak eta tokiak:
- Azaroak 19, osteguna:
- 09:00-10:00 Gurutzeaga kalean, markesina inguruan
- 16:30-18:00 Axun Arrazola plazako jolas-parkean
- Azaroak 20, ostirala:
- 09:30-11:00 Herriko plazan
Euskaraldia
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.
Egin zaitez bazkide