Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Viveros San Anton – Exclusivas Mardu taldeko Heiko Mateos txirrindulari jubenil arroarrak Gipuzkoako Txirrindularitza Selekzioarekin batera ziklokros lasterketan hartu zuen parte abenduaren 27an, igandean. Albaceteko El Bonillonen izan zen La Lagunilla ziklokrosa eta Heikok 18. bukatu zuen. Gustora agertu da arroarra, “esperientzia polita izan dela” aitortu digu eta aurreneko lasterketa izateko “gustora” dagoela egindako lanarekin gehitu du.