Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoan egiten diren erosketek duten garrantzia azpimarratzeko helburuarekin egin dute aurten ere Gabonetako zozketa Zestoan Merkatari Elkarteko kideek. Azken asteetan herriko establezimenduetan egindako erosketekin zozketan parte hartzeko txartelak banatu dituzte. Gaur eguerdian egin dute zozketa eta guztira, herriko dendetan gastatzeko 1.800 euro banatu dituzte, 360 euroko bost bonutan banatuta. Irabazleek hiru hilabeteko epea izango dute bonu horiek erabiltzeko.
Hauek dira zenbaki sarituak:
Oharra: Irabazleek hilabete epea izango dute bonuak aurkezteko. Otsailaren 5a baino lehen merkatari elkarteko establezimenduren batera ez badu bonoa ematen, saria ordezko zenbakiarentzat izango da.