Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoaren hurrengo 10 urteetarako Herri Plangintza definitzeko galdetegia erantzuteko epea astelehenean amaituko da. Galdetegi horretan, herritarrek beren iritziak eman edota ekarpenak egiteko aukera dute. Herri Plangintza osatzeko lehen fasea amaitutzat joko du beraz, Siadeco-k datorren astean. Ondoren, bigarren faseari ekingo diote eta fase honetan, udal zerbitzuen eta udal aurrekontuen azterketa egin eta diagnostikoaren hasierako txostena idatziko dute. 2021eko martxorako amaituta izatea aurreikusten dute.
Erantzun galdetegia hemen.