Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aimar Arreitunandia bigarren postuan sailkatu da Gipuzkoako Atletismo txapelketan. Joan den larunbatean jokatu zen txapelketa, Donostiako Belodromoan. 60 metroko frogan lortu zuen bigarren postua, 6′ 99″ denborarekin.
Donostiako Real Sociedad Atletismo taldeko kidea da zestoarra eta 2018an brontzezko dominak lortu zituen Gipuzkoa eta Euskadiko Atletismoko Sub-20 txapelketetan.