Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

SARS-CoV-2 birusaren bigarren dosiak iritsi dira gaur San Juan eta Gisasola egoitzetara. Gisasola egoitzan hasi dute txertaketa Osakidetzako langileek. Han amaitutakoan, San Juan egoitzara joan dira, goizeko 11:00ak aldera. Bi egoitzetako zuzendariak “oso gustura” daudela azaldu dute eta hilabete gogor batzuen ondoren “argi izpi” bat ikusten dutela azpimarratu dute. Txertoa hartuta ere birusaz babesteko neurriekin jarraituko dute baina gero pixkanaka neurriak “arintzen” joatea aurreikusten dute.
Argazkiak: San Juan eta Gisasola