Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoan merktari elkarteak Gabonetan egiten duen zozketak baditu irabazleak. Onenak altzariak (14.697, ordezko zenbakia), Unide (29.732), Uzkudun (21.812) , Koro ile-apaindegia (22.756 ) eta Ugarte (01.542) dendetan eman dira zenbaki saridunak. Oroitz Urbieta, Nerea Irure, Ana Errasti, Maria Teresa Zubia eta Miren Zumeta izan dira irabazleak eta merkatari elkarteko kide diren establezimenduetan gastatzeko 360€ko bono bana jaso du bakoitzak.